Skip to main content
aroztegia eiten

Eiten aroztegia

20 urte baino gehiago daramagu arotz-lanen sektorean lanean, neurrira egindako arotz-lanak eta altzariak egiten.

Xehetasunak zainduko ditugu, material onenak aukeratzetik hasi eta altzariak egin arte.

Gure zurgintzako eta ebanisteriako giza taldea osatzen dugun guztion helburua bezero bakoitzaren gogobetetasunik handiena lortzea da, eta, beraz, gure esku dagoen guztia egingo dugu, ditugun baliabide guztiak erabiliz, gugan konfiantza erakusten diguten bezero guztien nahia ziurtatzeko.

Gure laneko filosofia
Neurrira eginiko diseinuak

Arkitektoen, interioristen, eraikuntza-enpresen eta bezero partikularren behar funtzional eta estetikoak konpontzen ditugu, proiektu berezi eta bakarrak sortzeko, betiere bezeroaren neurrira.

Gure lanak

Mota guztietako arotz-lanak egiten ditugu (zoruak, ateak, sabaiak...), etxebizitza edo dendetarako neurrira egindako altzariak, elementuak... jarri kontaktuan eta galdetu.

Kalitatea

Kalitatezko zerbitzu profesionala eskaintzen dugu, proiektu bakoitzarekin konpromisoa hartuz, diseinutik hasi, material aukeraketa eta fabrikazio eta muntaketa prozesu amaieraino.

Giza taldea

Gure langileak, sektorean esperientzia handia dute, oso kualifikatuta daude mota guztietako zur-lanak egiteko, horrela gure proiektu guztietan zerbitzurik onena eskainiz eta gure bezeroen gogobetetzea lortuz.

Jasangarritasuna

Ziurtagiri iraunkorra duen zura erabiltzen dugu. Gure lehengaia ekoizle nazionaletatik dator eta Programme for the Endorsement of Forest Certification™ (PEFC™) programak ziurtatzen du. Programa horrek basoen kudeaketa jasangarria sustatzen du, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren oreka lortzeko.

Bermea eta euskarria

Lan bermatuak eskaintzen ditugu. Sortzen den edozein fabrikazio-arazo gure arotzek konpontzen dute.

Eiten aroztegia
Bezeroaren neurrira egindako proiektua eskaintzen dugu.